Errenteriako Udalak 30 diru laguntza deialdi plazaratu ditu
Hainbat arlotako laguntzak dira. Lerroen oinarriak eta deialdien zehaztasunak udalaren Herri Bizia atarian ikus daitezke.
2019an Errenteriako Udalak emango dituen diru laguntzen oinarriak eta deialdiak onartu dituzte. Hainbat arlotarako dira laguntza horiek, 30 denera. Kirola, hezkuntza, hizkuntza politika, gizarte aniztasuna, berdintasuna, kultura edo gazteria dira laguntza horien eremuak. Deialdi bakoitzaren ezaugarriak, epeak eta baldintzak zehaztuta daude deialdian. Horiek guztiak udalaren Herri Bizia atarian ikus daitezke.