Hilaren 13an izango da herri mendi martxa.
Laburra bezain esplosiboa. Horiexek Mitxintxolara Igoeraren ezaugarri nagusiak. 332 metro malkar, Donibaneko plazan hasi eta Jaizkibelgo Mitxintxolaraino. Hilaren 13an izango da IX. mendi lasterketa herrikoia, 11:00etan, eta urtero legez, Itsas Mendi Mendi Taldeak herriko beste hainbat eragileren laguntzaz antolatuta.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohi bezala, egun berean, mendi martxa izango da, bereziki, parte hartu nahi duten haurrekin pentsatuta.
Izen-ematea egunean bertan egin ahalko da, doan, plazan bertan, eta parte hartzaileek, han bertan izango dute arropa utzi eta bueltan jasotzeko aukera.
Aurten sari banaketa Arrokaundietan izango dela aurreratu du Itsas Mendik, eta iragarri duenez, bi sari nagusi izango dira aukeran: txapela txapeldunarentzat eta mariskada baten zozketan parte hartzeko aukera korrikalari guztientzat. Horiez gain, urtero legez, pintxoak eta salda beroa guztientzat.