Bi astean 18.000 ikusle
Harrera oso ona izaten ari da Telmo Esnalen 'Dantza'
Bi asteko epean 18.000 ikuslek ikusi dute Telmo Esnalek zuzendutako Dantza, eta arrakasta ikusirik asteburu honetan zine areto gehiagoetan ikusi ahal izango da. Guztira, 13 zine aretoetan izango da ikusgai, eskualdetik gertuen, Donostian, Antigua Berri eta Principe zine aretoetan.
Kritika aldeko izena du Esnalen luzeak Donostiako zinemaldian estreinatuz geroztik, eta orain ikusleen oniritzia jasotzen ari da baita ere.
Irakur, hemen, filmaren gainean zuzendariari egindako elkarrizketa
