11 minutu Hamaika arrazoi iniziatibaren harira, Herriko Plaza, jendez betea.
Urte berriarekin batera eskaera historiko batek hartuko ditu aurten, berriz ere, Bilbo eta Baionako kaleak. Datorren larunbatean, hilak 12, Sare Herritarrak deituta euskal preso eta iheslarien aldeko manifestazioak hartuko dituzte Euskal Herriko bi hiriburu horien kaleak. Erraldoiak izango dira aurten ere euskal errepresaliatuen eskubideen aldeko mobilizazioak, eta horretara deitu ditu herritarrak Errenteria-Oreretako Sarek, giza eskubideen aldeko defentsa egitera.
Pasa den hilaren 3oean, Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta larri gaixorik dauden bi preso oreretarren etxeratzea eskatzeko 11 minutu, hamaika arrazoi iniziatibaren bideoa zabaldu du Sarek orain, eta bertan, euskal errepresaliatuen eskubideen alde egitera deitu du hilaren 12ko manifestazioarekin bat eginda. Zehazki, Bilbora deitu du, eta horri begira autobusak antolatu ditu. Bi aukera izango dituzte Bilboko mobilizaziora joan nahi dutenetik, goizetik joatea, edota arratsaldetik.
Goizez joan nahi dutenek Landare tabernan jarrita dagoen zerrendan eman beharko dute izena. Autobus hori, 10:30ean abiatuko da Panierreko zubitik.
Arratsaldez joan nahi dutenek, berriz, Landare, Arkaitza eta Sindikatu tabernetan erosi behar dituzte txartelak 10 euroan. Autobusak, 15:00etan abiatuko dira Panierreko zubitik.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.