Kultura ekitaldiak urtea hasteko Lezon. Astebururako bi antzerki programatuta daude, eta larunbatean haurrentzako bi film.
Joseba Apaolaza eta Aitziber Garmendia, Txaloko kideak.
Asteburu mamitsua dator lezoarrentzat, kulturari dagokionez behintzat. Bi antzerki obraz gozatzeko aukera izango dute lezoarrek eta nahi duten guztiek.
Ostiralean haurrentzako antzerkia jasoko du Gezala Auditoriumak 17:30ean hasita (2 euro). Benetan Be konpainiak
Inondik inora lana eskainiko du. Igandean ere, antzerkia, baina helduentzat: Txalo Produkzioak konpainiako Aitziber Garmendiak eta Joseba Apaolazak
Rita arrastoan sartzen lana eskainiko dute, 20:00etan Gezalan hasiko den emanaldian (zortzi euro).
Zinemaren txanda 19an iritsiko da (larunbata). Haurrentzako emanaldi bikoitza jasoko du Gezalak. 16:30ean
Grufaloa luzea emango dute, eta 18:30etik aurrera,
Gazte harrigarria, TS Spivet. Bi saioak doan dira. Lezoko Zinema Txikia egitasmoak antolatu ditu.