Gabierrotako plazan kokatu dute eta 11 elementuk osatzen dute ibilbide bio-osasungarri berriak.
Ibilbide bio-osasungarri berria du Errenteria-Oreretak. Argazkia: Herri Bizia
Ibilbide osasungarri berria du Errenteria-Oreretak. Gabierrotako plazan kokatu dute, eta hankak eta besoak mugitzeko, oreka hobetzeko eta kirol jarduera egiteko 11 elementurekin osatu dute. 10.000 euroko ditu zatia inbertitu du udalak zirkuitu osasungarri berri hori martxan jartzeko, eta aire librean kirol jarduera areagotzeko helburu estrategikoaren barruan kokatu du udalak. Erabilera librekoa da.
Instalazio mota hori herriko beste eremuetara zabalduko duela jakinarazi du udalak, gainera, hiruhileko honetan halako beste bi parke eraikitzea aurreikusia baitu.