Pasaiatik sartuko da Korrikaren 21. ekinaldia Oarsoaldera eta Oiartzundik irten; 22:52an helduko da herrira.

Korrika 20 Errenteria-Oreretan.
Korrika 21en ibilbidea aletu berri du euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren antolatzaile den AEKk. Apirilaren 4an Garesen hasita, hamar egun geroago amaituko da Gasteizen. Tartean, ttipi ttapa ttipi ttapa zeharkatuko du Euskal Herria eta apirilaren 12an helduko da Oarsoaldera, eta hortaz, Errenteria-Oreretara. Aurreko Korrika egun argiz heldu zen herrira, honakoa, berriz gauez eta ostiralarekin iritsiko da, parrandarako aukera paregabea eskainiz, gainera. Zehazki, 22:52an helduko da Errenteria-Oreretara, Lezotik.