Itsasoak baimentzen badu kanpoalderantz irtengo dira batelak.
Gipuzkoako Batel Ligako lehen jardunaldia Pasaian jokatuko da, larunbata goizean. Trintxerpeko Arraun Elkarteari egokitu zaio antolaketa, eta klubeko arduradunek jakinarazi dutenez, 10:30ean hasiko da estropada, itsasoak baimentzen badu bokale aldera lehiatuz, eta kontrara badiaren babespean.
urtero legez, batel ligan eskualdeko arraun klubek ordezkaritza zabala izango dute. Trintxerpeko batelak ez ezik, Sanpedrotarra Arraun Elkartekoak, Pasai Donibane Koxtapekoak eta Hibaikakoak izango dira lehian.
Ligako lehen asteburua, gainera, jardunaldi bikoitzekoa izango da. Igandean Tolosan izango dira batelak. Estropada, ohi bezala, Oria ibaiaren eremuan,
Zerkausia azpialdean hasi eta bukatuz. TAKek antolatuko estropada 11:00etan hasiko da.
Estropada eremua Pasaia
Estropada eremua Tolosa