Suspiria da OzZinemaren urteberriko lehen proposamena.
Urte berria hasteko proposamena egin du jada OzZinema zineklubak. Suspiria filmarekin dator, eta Errenteria-Oreretako emanaldia, Gipuzkoako lehena izango da, gainera. Luca Guadagnino zuzendari italiarraren film berria da, eta 1977an Dario Argentok egindako izenburu bereko giallio italiarraren (genero poliziakoa) ikuspuntu berria erakutsiko du bertan. Tilda Swinton eta Dakota Johnson dira protagonistak eta musika eta dantzaz jositako dago filma.
Saioaren aurkezpen ekitaldian, gainera, El Contraplano web orriaren lantaldeko kideak izango dira.
Sinopsia
Neska gazte estatubatuar batek Berlinera bidaia egiten du, bertako izen handiko dantza eskola batean ikasten hasteko. Eskolan hasten den egunean bertan, eskolatik kanporatu duten ikasle bat hiltzen dute. Ez da gertaera isolatua eta ikasleak susmoa du eskolak zerikusia duela gaztearen heriotzan.
Asteartean (hilak 15) izango da emanaldia Niessen Zineman 19:30ean. Sarrerak salgai daude jada Niessen Kulturgunean, 4 euroan.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.