Bihar amaituko da izena emateko epea Uztargi eta Goialde haurreskola publikoetan.
Haur eskoletako eta udaleko ordezkaria iazko matrikulazio kanpainaren aurkezpenean.
Bihar arte dute epea 2017, 2018 eta aurten jaiotako haurren gurasoek haur eskola publikoetan plaza eskatzeko. Zehazki, Uztargi eta Goialde haur eskoletan izena emateko aukera izango dute. Behin behineko zerrendak, berriz, otsailaren 1ean argitaratuko dituzte, eta otsailaren 4tik 15era erreklamazioak egiteko epea zabalduko dute. Eskaerari uko egiteko aukera berriz, otsailaren 15ean amaituko da. Behin betiko zerrendak otsailaren 21ean egingo dituzte publiko eta martxoaren 1ean hasiko dira haurrak haur eskolan.
Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek Uztargi haur eskolaren 943 51 22 16 telefono zenbakira deitu edota
posta elektronikora mezua bidal dezakete. Goialde haur eskolaren kasuan, 943 52 07 62 telefono zenbakira deitu edota
posta elektronikora mezua bidal dezakete.