Asteartero izango dira entseguak, Azokan.
Haurren konpartsa Anunciata ikastetxeak antolatu ohi du Pasai Antxon.
Inauterien iragarle izaten dira urtero. Perzkinak, Hungariakoak, zartagin eta mailuen doinuz ospatzen dute herriz herri inauterien etorrera, eta aurten Pasai Antxora otsailaren 16an iristekoak direla iragarri dute.
Alkarkide, kantu jira eta muxikoak batu dituzte indarrak konpartsa antolatzeko, eta iragarri dutenez, asteartero egingo dituzte entseguak, 19:30ean, azokan. “Adin guztietako antxotarrei” luzatu diete gonbidapena, entseguetara mailuz eta zartaginez bertaratzeko.