Hamar plaza txanda librean irtengo dira eta bost barne sustapenean.
Pasaiako Udalak 2018ko Lan Eskaintza Publikoa onartu zuen lehengo abenduaren 20an. Guztira, hamabost plaza aterako dituzte, hamar txanda librean eta bost barne sustapenean.
Txanda librean Zerbitzu, Sare eta Mantentze-lanetako hiru langile; sei udaltzain eta administrazioa-jendaurreko zerbitzuko langile bat eta barne sustapenean, berriz, 1. mailako ofizial igeltsero bat, 1. mailako ofizial lorezain bat, 1. mailako bi udaltzain eta Zerbitzu, Sare eta Mantentze-lanetako bi arotz-errementari.
Udalak jakinarazi duenez, datozen hilabeteetan argitaratuko dituzte plaza bakoitzari dagokion hautaketa-prozesuko deialdia eta oinarriak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean, eta ordura arte ezin dela izena eman ohartarazi dute.