Lanbiderekin elkarlanean eta Enplegu Planaren barruan egin ditu kontratazioak udalak.
Mantenu lanak egin beharko dituzte kontratatutako hiru pertsonek.
Hiru pertsona kontratatu ditu udalak herrian hainbat mantenu lanak egiteko. Lanbiderekin elkarlanean langabezian diren pertsonei aukera berriak ematea du helburu kontratazioak. Epe mugatukoa da kontratazioa, eta lan zehatzak egin beharko dituzte hiru pertsona horiek: hiri altzariak berritu eta txukundu, pintaketa lanak egin, eta beharrezkoak diren lokalak ere margotuko dituzte.
Enplegu planaren barruan egin du kontratazioa udalak, eta aurten diru kopurua handiagoa duela lerro horrek zehaztu du: “handitu denez pertsona gehiago kontratatzea aztertzen ari da udala”. Urteroko aurrekontuetan “pisu garrantzitsua” izaten duela Enplegu Planak erantsi du, “izan ere, udal gobernuarentzat lehentasunezko gaia baita enplegua sustatzea eta pertsonen ongizatea bermatzea; lanak azken batean pertsona duintzen duelako, eta enplegua pertsonen ongizatearen eta autonomiaren berme nagusia delako”.