Hilaren 14ean (astelehena) zabalduko dute epea, 24ra arte. Ez da musika ezagupenik behar.

Astelehenean zabalduko dute izena emateko epea.
Musika ekoizpen ikastaroa antolatu du aurten ere Errenteria Musikalek. Ikastaroan parte hartzeko ez da musika ezagupenik behar, izena emateko epea astelehenean zabalduko dute, eta hilaren 24a izango da azken eguna. Ikastaroan soinu banda bat sortzen, DJ Saioak prestatzen, rap abestiak ekoizten eta maketa grabazioak egiten ikasiko dute.