Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Niessen Kulturguneko agertokia, kalitatez gainezka

Urtarrila eta martxoa bitarteko arte eszenikoen programazioa aurkeztu dute gaur: kalitatezkoa, anitza eta publiko guztiei begirakoa izango da.

Collar eta Tolosa arte eszenikoen eskaintza aurkezten
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/01/11

Collar eta Tolosa arte eszenikoen eskaintza aurkezten

Datozen hiru hilabeteetako arte eszenikoen programazioa aurkeztu dute gaur eguerdian Ion Collar Kultura zinegotziak, eta Iker Tolosa Kultura teknikariak.Antzerkia “indartsu” datorrela esan dute, eta hala izango da behintzat, Niessen Kulturgunean, hilabete honetatik hasi eta martxora arte publiko guztiei begirako eskaintza oparo, eta kalitatezkoa atondu duelako udalak.

Aurtengo denboraldia familiarteko publikoari zuzendutako ikuskizun batekin abiatuko dutela azaldu du Tolosak. Hilaren 25ean, Teatro Gorakadak konpainiak Ulisesen bidaia antzezlana ekarriko du Errenteria-Oreretara. Bidaia baten historia da antzezlana, “bidaia baita azken finean, bizitzaren metafora. Peripeziaz eta jolasez betetako bidaia”. Haurrei begirako eskaintzaren barruko bigarren emanaldia, otsailaren 22an helduko da. Xake produkzioak taldearen Lur lanak Ane izena duen mutilaren istorioa kontatzera. Martxoaren 29an berriz Go!azenek hartuko du kulturgunea eta bi saio eskainiko dituzte, bata 17:00etan eta bestea, 19:00etan.

Emanaldi horretarako sarrerak urtarrilaren 18an jarriko dituzte salgai. Modu presentzialean salduko dituzte sarreren bi heren 10:00etan Kulturguneko leihatilan eta pertsonako lau sarrera baino ezingo dira erosi; sarreren beste herena, egun berean 17:00eta jarriko dute salgai webgune bidez.

Haur eta gazteek bai, baina bestelako publikoak ere izango du arte eszenikoekin gozatzerik. Euskal Herriko hiru konpainia izango dira Niessen Kulturgunean beren lanak aurkezten. Compañia la que tu me haces taldeak Exit. La de emergencia lana eskainiko du hilaren 27an. Otsailaren 17an berriz, Parasite Kolektiboaren  Hot water antzezlanak hartuko du oholtza, eta 23an Vaiven Producciones konpainiaren Erlauntza helduko da. Hiruhilekoaren eskaintza amaitzeko, berriz, Portugalgo Peripecia Konpainiaren 13 izango da.

Ataria iniziatibari ere egin diote tartea gaurko aurkezpenean. Igandetan programatzen diren helduentzako ikuskizunen ostean publikoak artistekin solasaldi bat izateko aukera esan dute hiruhileko honetan ere: “Esperientzia berriak eskaini dizkiegu herritarrei eta arte eszenikoen esparrua barrutik ezagutzeko aukera eman. Kulturguneko sarreran elkartzen dira horretarako, kopa bat ardo eskaini eta lagunartean berriketan izaten dira. Giro berezia sortzen dela publikoa eta artisten artean zehaztu dute Collar eta Tolosak. Ainara Gurrutxaga antzerkigile eta kazetariak gidatzen ditu solasaldiak eta hiruhileko honetan, Exit. La de emergencia, Hot water, eta 13 lanek eskainiko dute atarian gelditzeko aukera.

Eskaintzaren atzean, kultura herritarrei eskaintzeko xedea duela udalak esan du Collarrek “herritarrak Niessenera, kulturara ekarri nahi ditugu, kultura eskubidea delako. Eskaintza anitza prestatu dugu, hala dira ere landuko diren gaiak, azken batean, kultura balioak transmititzeko tresna delako”. Kultura hurbiltze horretan, emanaldien prezioa ere kontuan hartu duela udalak esan du, “ahalik eta herritar gehienenengana heltzeko, prezioek ez dutelako traba izan behar kulturara heltzeko”.

Esperientzia koadernoari egin dio erreferentzia azkenik, Collarek, “proposamenak egiteko aukera dute bertan, baita ikusitakoaren gaineko esperientzia idazteko ere: “Kalitatezkoa da arte eszenikoen eskaintza hiruhileko honetan ere, eta horren atzean erresidentzian ditugun Kukai Dantzak eta Dejabu konpainiak zerikusi handia dute, kultura teknikaria eta saileko langileek bezala”.

Haurren emanaldietarako sarrerek 3 euro balio dituzte, eta helduenak, berriz, 8 euro.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.