Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2019-01-11)
Nesken talde nagusiak Atletico Revellinen bisita jasoko du igandean, eurekin batera sailkapenaren zuloan dagoen taldearena
Hiru asteren ondoren, Emakumeen Bigarren Maila itzuliko da. Ezin daiteke esan oiartzuarren egoera ona denik, lehen itzulia jokatuta, azkenekoak baitira sailkapenean. Sei puntu dituzte, Atletico Revellinek bezain beste.
Igande eguerdian bi taldeek elkarren kontra jokatuko dute, Oiartzunen. Oso garrantzitsua izango litzateke garaipena lortzea —hori beti—, urtea sentsazio onekin hasteko eta arerio zuzen bat menperatzeko. Hona hemen partida horren eta gainontzekoen ordutegia.
FUTBOLA
Emakumeen Bigarren Maila- Oiartzun-Atletico Revellin: etzi, 12:00etan, Karla Lekuona futbol zelaian.
- Real Union B-Oiartzun: bihar, 15:30ean, Irungo Gal belar artifizialeko futbol zelaian.
- Oiartzun-Bizkerre: etzi, 18:15ean, Karla Lekuonako futbol zelai txikian.
- Oiartzun B-Landetxea: bihar, 15:30ean, Karla Lekuonako futbol zelai txikian.
- Oiartzun C-Aloña Mendi: bihar, 17:30ean, Karla Lekuonako futbol zelai txikian.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila- Lauburu Berazubi-Oiartzun: gaur, 20:45ean, Ibarrako Belabieta kiroldegian.
- Power Rangers-Mondrate: gaur, 20:30ean, Elorsoro kiroldegian.
- Tecnun-Miren Taberna: bihar, 16:30ean, Donostiako Tecnun ingeniaritza eskolan.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila- Alde Zaharra KKE-Oiartzungo Saskilagunak: etzi, 12:00etan, Donostiako Benta Berri kiroldegian.
- Oiartzungo Saskilagunak B-Ostadar: bihar 16:30ean, Elorsoro kiroldegian.
