Areto futbolean, Trintxerpeko seniorren taldeak Ordiziaren kontra du partida, bihar, 18:00etan, Donibaneko kiroldegian; Trintxerpek lidergoa jokoan du, eta parez-pare Gipuzkoako Kopa irabazi berri duen taldea.
Gabonetako etenaldiaren ondoren, gogotsu zelairatuko dira bihar pasaitar taldeak urteko lehen partidak lehiatzera. Talde gehienak etxetik kanpo dituzte neurketak, baina ez denak, Trintxerpeko areto futboleko seniorren taldea kasu.
Neurketa zaila dute bihar Erdibana taldekoek. 18:00etan jokatzen dute Ordiziaren kontra. Aurkari zuzena dute Ordizia,bi taldeak ari direlako lidergoarengatik borrokan. Ordiziak, gainera Gipuzkoako Kopa irabazi berri du motibazioz gainezka heldu da Donibanera. Horregatik ziurra da zaleen bultzada eskertuko dutela trintxerpetarrak.
Futbola
3. Maila
Sestao River – Pasaia (ig. 18:15).
1. Erregional Preferentea
Trintxerpe – Dunboa Eguzki (la. 17:30).
1. Erregionala, Lehengo fasea, lehen multzoa
Trintxerpe – Amara Berri (la.16:30).
Pasaia – Dunboa Eguzki (la.16:00).
Irauli Bosteko – Sanpedrotarra (ig. 16:00).
Emakumeen Gorengo Maila, 1. Multzoa
Sporting de Herrera-Trintxerpe (ig. 12:00).
Areto futbola
Nazional Liga, 3. Maila
Goierri – Afantxo (la. 18:00).
Gipuzkoako Liga, 2. Maila
Donibane Stokke – Ataun Troskaeta (os. 20:00).
Gipuzkoako Liga, 3. Maila
IDK Pari Berri – Anoeta (os. 21:30).
Seniorrak
Trintxerpe- Ordizia (la. 18:00).
Eskubaloia
Lurraldeko Lehen Maila
Urnieta Artola Harategia – Donibane Eskubaloia (la. 19:00).
Gazteak
Mondragon – Donibane Eskubaloia (ig. 12:30)
Kadeteak
Egia 2 – Donibane Eskubaloia (la. 13:00)
Hockey
Pasaiako Trintxer Hockey (Partidarik ez).