Hilaren 19an egingo du irteera; bost orduko zeharkaldia izango da.

Burgosko Frias herritik abiatuko dute zeharkaldia.
Zentzumenen Bidea edo GR 85aren seigarren etapa egingo du Urdaburu Mendizale elkarteak hilaren 19an (larunbata). Frias eta Cillaperlata (Burgos, Espainia) lotuko dituzte zeharkaldian, eta bidean, Tobera eta Villanueva de los Montes herrietatik pasako dira.
Zumardiko autobus geltokitik irtengo dira 07:30ean eta 07:45ean Aritzetatik. Izena eman nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo behar dute astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu dezakete egun eta ordu beretan, edota elkartearen
web orriko formularioa bete.