Gorka Herce eta Lurdes Oiartzabal Mitxintxolan gora azkarrenak
Itsas Mendik aurtengo partaidetza handia nabarmendu du
Aurtengo partaideak, Donibaneko plazan, lasterketari ekin baino lehen. Primerako giroa egon zen atzo Donibanen, Itsas Mendi elkarteko mendi taldeak antolatutako IX. Mitxintxola Lasterketari esker. Antolatzaileek partaidetza nabarmendu dute. 81 partaide izan dira aurten korrikan eta 55 lasterketarekin batera antolatutako mendi martxan.
Lasterketako irabazlea Gorka Herce izan da aurten, 18:04eko denborarekin. Beraz, probaren errekorra, Ander Iñarrarena (17:34) oraindik ere ez da hautsi. Emakumeetan, berriz, aurten ere Lurdes Oiartzabal lezoarrak irabazi du, 21:32ko denborarekin.
Haurren sailkapenean Nora Gametxo eta Mikel Aramendia sanjuandarrak izan dira irabazleak, lehenak 28:56 denborarekin eta 20:04 denborekin bigarrenak
