Haur sanjuandarrek ‘Aita Mari’ apaindu dute
Libiarantz irtengo da aste honetan 'Aita Mari', Mediterraneo itsasoa gurutzatu nahian ari direnak erreskatatzen laguntzeko.
Itsasontziko sotoko makina bat margotu zuten Donibaneko haurrek. Ekimen solidario eder baten protagonista izan dira asteburuan Donibaneko haurrak. Ubera bibliotekak antolatuta, Aita Mari ontziaren sotoko makina bat apaintzen aritu dira. Aste honetan irtetekoa da Aita Mari ontzia Libiarantz, han, Meditarraneo itsasoa gurutzatu nahian ari direnak erreskatatzen laguntzeko.
Maydayterraneo elkarteko kideek prestatu duten ontzia. Abuztutik prest dute ontzia Pasaiako portuan, baina erakundeen baimenen zain egon behar izan dute orain arte. Abenduaren hasieran jaso zuten Espainiako Sustapen Ministerioaren baimena, baina ezin izan dira irten orain arte, bestelako tramite batzuen ondorioz. Bihar edo etzi itsasoratuko da.

