Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Udaltzaingo eredu "proaktibo eta prebentiboa" babestu du udalak

Errenteriako Udaltzaingoaren CCOO sindikatuak auzoko poliziaren figuraren aurka egindako adierazpenak "desegokitzat" jo ditu udalak. Sindikatu horrek, behar bezain beste udaltzain ez daudela eta segurtasun plan bat behar dela esan du, gainera.

Auzoko polizia eredua babestu du udalak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/01/15

Errenteriako Udaltzaingoaren CCOO sindikatuak auzoko poliziaren figuraren aurka egindako adierazpenak “desegokitzat” jo ditu udalak. Sindikatu horrek, behar bezain beste udaltzain ez daudela eta segurtasun plan bat behar dela esan du, gainera. Udaltzaingoko CCOOeko sekzio sindikalak, herriko hainbat eremutan segurtasunaren gaineko eztabaidak hautsak harrotu dituenean heldu da, gainera, eta herritar batek jasandako erasoa erabiltzea egotzi dio sindikatu horri udalak “errebindikazio sindikal bat egiteko”.

Ez dela inoiz sindikatuen prentsa oharrak edota adierazpenak erantzutekoaren aldekoa izan inoiz esanda, duela astebete eskas herritar batek jasandako erasoa erabiltzea aldarrikapen sindikala egiteko “bereziki desegokia” dela nabarmendu du, eta horiek horrela, sindikatuak egindako adierazpen horiei erantzun behar diela.

Udaltzaingoko CCOO sekzio sindikalak auzoko poliziaren aurka mintzatu dela, segurtasun plan bat behar dela, eta Udaltzaingoaren barruan ez dagoela behar adina kide esan duela azaldu du udalak, eta guztietan espekulatzea leporatu dio, “inolako oinarririk gabe, haien ustez horrek guztiak herritarren segurtasunaren gainean duen eraginean”.

Auzoko poliziaren gainean mintzatu da lehenik udala, eta gogora ekarri du, 2011ko hauteskundeen ondoren Udaltzaingoaren jarduteko eredua aldatu eta hobetzeko apustua egin zuela, “ordura arteko poliziaren ereduaren arabera agenteak ibilgailuan sartuta egoten ziren esku hartzeko deia jaso arte. Kexa zegoen herritar gehienen aldetik, kalean udaltzain faltagatik. Ikerketa prozesua egin eta erreferentziazko beste tokiko polizia batzuekin kontrastatuta, auzoko poliziaren figura jarri zen abian”. Udalak plantillan zeuden plaza huts batzuk bete zituela era horretan kide kopurua handituz erantsi du.

Polizia eredu horren helburua prebentzioa bultzatzea dela dio, “delitua saihesteko jardutea. Auzoko agenteak ez du modu erreaktiboan jardun behar, proaktiboan baizik. harremana izan behar du herritarrekin, informatu, eta beti egongo da patruila bat bi kiderekin edo beharrezkoak direnekin, behar izanez gero esku hartzeko. CCOOek babesten duen ereduan berriz, eskatzen zaienean baina ez dute esku hartuko agenteek”.

Herritarren Segurtasunerako Kontseilua

Errenteriako Udalak Herritarren Segurtasunerako Kontseilua jarri zuela habian ekarri du gogora, bestalde, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako bakarretakoa bere hitzetan. Kontseilu horretan, Ertzaintzak, Udaltzaingoak, udal departamentuek, eta gizarte arloan lan egiten duten eragile batzuk osatzen dute. Helburua, ikuspegi integral batetik segurtasunari erantzutea duela kontseilu horrek azaldu du udalak. EHUrekin diagnosia eginda, segurtasunerako ekintza plana idatzi zela erantsi du, “dagoeneko inplementatzen ari gara plan hori, hortaz, badugu segurtasun plan bat CCOOk esaten duenaren aurka”.

Segurtasun plan orokorraz gain, ahulen diren herriko guneetan eragiteko esku hartze plan bat baduela esan du udalak: “Plan horrek dagoeneko ekarri ditu eta oraindik ere ekartzen ari da hainbat esku hartze, polizaren presentzia kalean, leku arriskutsuenetan argi gehiago jartzea, eta koordinazio handiagoa Ertzaintzarekin”. Duela gutxi Juan Olazabal kaleko bizilagunei eta Iztietako auzo elkarteari zein auzo horretan lan egiten duten beste eragile batzuei plan horren berri eman diela esan du udalak, gainera.

Udaltzain nahikoa ez daudela ere esan du CCOOsindikatuak, eta horri ere erantzun dio udalak, datuekin: Bi ofizialorde izatetik lau izatera pasatu dira eta TAO zerbitzuaren publifikazioa dela-eta 18 agente (11 plaza berri) formazioa jasotzen ari dira  Arkauten udan Errenterian lanean hasteko, “CCOOren gustukoa ez bada ere, poliziaren erdu prebentiboa sustatzeko izango da, delitua saihesten duen polizia eta segurtasunaren gainean modu integralean jarduten duena”.  TAOren kontrolak segurtasunaren zaintzan orduak murrizten dizkiela gezurtatu du azkenik udalak: “11 agente berri kontratatu dira, eta TAO zerbitzuak 3,5 kide baino ez ditu behar txosten teknikoen arabera”.

Segurtasuna gizarteak zein udalak duten erronka handienetako bat dela esan du azkenik, “alkatetza nork eskuratzen duen alde batera utzita, eta uste osoa dugu bide honetatik lortuko dugula herritarrek askatasun osoz gozatu ahal izatea herriko kale guzti-guztietan”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.