Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Etorkizuneko Lezo" marraztuko dute larunbatean

Lezo Errotik-ek lan saioa antolatu du, parte-hartze prozesuan zehar adostutakoari forma emateko

lezo errotik parte hartzea Bigarren saioko irudia.Parte hartzeari buruz aritu ziren.
Lezo
2019/01/16
Lezo Errotik-ek lan saio bat antolatu du larunbaterako Lezoko Ikastolan. Asmoa, orain arte egin duten lanari forma ematea, etorkizuneko Lezo zer nolakoa nahi duten finkatuz eta norabideak erabakiz.
Antolatzaileek iragarri dutenez, lan saioa 10:00etan hasiko da eta 13:30ak arte luzatuko da gehienez ere.
 
Aurkezpen motz bat egingo dute lehenik lan saioan, berehala lantaldeetan biltzeko, gogoratu dutenez, lehen batzarrean finkatu zituzten bederatzi erronkak ardatz: Etxebizitza, parte-hartzea, mugikortasuna, ongizatea, ingurumena, sozio-ekonomia, hezkuntza, feminismoa eta euskara.
 
Herri batzar batekin abiatu zen Lezo Errotik prozesua, eta galdetegi bat ere zabaldu zuten herritarren artean, beti ere “Lezok etorkizunean dituen erronkak identifikatu” nahian. Handik ondorioztatu zituzten orain lanerako darabilten bederatzi erronkak. Lehen batzarrean 50 lagun bildu ziren eta 97 lagunek erantzun zuten galdetegia. Prozesuaren lehen fasea izan zen.
 
Ondoren, parte-hartze prozesuaren bigarren fasean, zortzi hitzaldi antolatu zituzten, beste tokietako esperientzietara gerturatu nahian eta “politika egiteko modu berrietan” sakonduz.
 
Larunbateko saioarekin prozesuaren hirugarren faseari ekingo diote. Orain arteko lan guztia biribildu nahi dute, eta “erronka bakoitzari aurre egiteko Lezorako neurri egokienak zeintzuk diren erabakitzen hasi”.  “Hemendik 10-15 urtera nolako Lezo nahi dugun eta amestutako Lezo hori lortzeko zer lan egin beharko ditugun adostu behar dugu”, adierazi dute.
 
Lezoarrei parte hartzeko deia egin diete: “Etorkizunerako zita honek duen garrantzia kontuan hartuta Lezo Errotik parte-hartze prozesuko talde eragileko kideok lezoarrei dei berezia egin nahi dizuegu urtarrilaren 19an, 10:00etan, Lezoko Ikastolan egingo den batzarrean parte hartu dezazuen”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.