'Black is beltza', OzZinemaren eskutik
Saioaren aurkezpena eta solasaldia Muguruzak berak egingo du.Emanaldia, asteartean (hilak 22) izango da Niessen zineman 19:30ean. Sarrerak salgai daude 4 euroan Niessen kulturgunean.
Blac is beltza Fermin Muguruza irundarraren lana ekarriko du Niessen zinemaraino OzZinemak. Lanean musika eta politika uztartu ditu Muguruzak 1960ko hamarkadako gizartearen ikuspuntu berri bat emateko. 1965eko urria, New Yorkeko Bosgarren hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu arrazagatiko bereizkeria dela-eta erraldoi beltzen parte hartzea debekatu dute Ipar Amerikako agintariek.
Animazio filma da eta Muguruzak Malcolm X-ren hilketak eragindako kale gatazkak, Warholen faktoriako atmosfera bizarroa, Black Pantherrek Kubako zerbitzu sekretuekin harilkatutako harremana edo hippyen hastapenak bildu ditu, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan. Gerra Hotzaren oihartzuna ere agerikoa izango da, alde bietako espioien artean zeuden interes eta katramila ezkutuak tarteko.
Saioaren aurkezpena eta solasaldia Muguruzak berak egingo du.
Emanaldia, asteartean (hilak 22) izango da Niessen zineman 19:30ean. Sarrerak salgai daude 4 euroan Niessen kulturgunean.