Eskola Kirola programari lotutako diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute
Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta, Gizarte Larrialdietarako Laguntza edo antzeko laguntzak jasotzeko programetan sartutako familiei bideratuta dago diru laguntza lerroa
Kirol taldeek zein familiek diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du udalak. Aurten laguntza lerro berria zabaldu du udalak Errenterian egiten den Eskola Kirola programan parte hartzen duten haurrak dituzten familientzat. Laguntza hori, familiek ordaintzen duten kuotaren %100 izatera irits daiteke. Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta, Gizarte Larrialdietarako Laguntza edo antzeko laguntzak jasotzeko programetan sartutako familiei bideratuta dago diru laguntza lerroa, zehazki.
Eskaerak egiteko epea, otsailaren 1ean amaituko da. Informazio guztia, hemen kontsulta daiteke