Jaizkibel draga "abandonatu" dutela salatu du Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak
2012.urtean berriztatu zuten, San Pedroko ontziolan, eta bertan jarraitzen du gaur egun, erabilerarik gabe.
Pasaiako itsas historiaren ikurra da eta monumentu izendapena du, baina, bere kontserbazioaren gainekoak aspalditik dira kezka iturri. Urte luzeetan erabat utzita egon ondoren, 2012an berriztatu zuten Jaizkibel Draga, eta ordutik dotore ageri da, San Pedorko ontziolan, Albaola kultur Faktoriaren ondoan.
Ordutik, baina, bost urte pasatu dira ja, eta berritze lanak bukatu zirenetik “erabat abandonatu”dutela salatu du orain Industri Ondare eta Herri Laneko euskal elkarteak. Elkartearen iritziz, “egoera paradoxikoa da, gaur egun kultur ondareak duen kontsiderazio dualaren erakusgarri”.
2012ko ekainean, draga berriztatu eta gero egin zuten aurkezpenean, erakundeetako arduradunek, Jaizkibel dragara bisita gidatuak antolatuko zituztela iragarri zuten, baina iragarpen hura ez da inoiz gauzatu.
Bilboko Euskalduna ontzioletan eraiki zuten Jaizkibel Draga, eta Pasaiako portuan erabili zuten urtetan badia garbi mantentzako.
1990 urteaz geroztik dago lehorrean draga, eta txatarra bihurtzekotan egon zen, harik eta ontzia mantentzearen aldekoek 1992. urtean Eusko Jaurlaritzaren Ondarearen Batzordeak monumentu izendatu zezatela lortu zuten arte.
Izendapenak, baina, ez zion urtetan ezer onik ekarri ontzi enblematikoari, eta portuan zatituta eta oso egoera kaxkarrean jarraitu zuen urtetan, 2010. urtean erakunde arteko akordio batek berritze lanei ekitea erabaki zuen arte.