Korrikotea antolatu dute otsailaren 9an
Oarsoaldeko AEK-k barrikotea antolatu du otsailaren 9an, larunbata, Errenteria-Oreretako Merkatuzarren.
Apirilaren 4an abiatuko da 21. Korrika Garestik eta hilaren 14an izango du helmuga Gasteizen.Oarsoaldera apirilaren 12an helduko da. Zehazki, Pasai Antxotik sartuko da Korrika Oarsoaldera 21:00etan, Eskalerillas, Herrera, eta Bidebietatik igaroko da Trintxerpe eta Pasai San Pedrora. San Pedrotik, Donibanera eta Lezora, 22:20ean. Oreretarrek, berriz, 23:05ean egingo diote ongietorri beroa, eta ia gauerdian, 23:50ean pasako da Oiartzundik.
Eskualdeko Korrika batzordeak hasi dira lanean Errenteria-Oreretan eta Antxon lehen batzarrak egin dituzte, eta Lezon, San Pedron, Trintxerpen, Donibanen eta Oiartzunen, berriz, hilabetea bukatu aurretik hasiko dira lanean.
Korrikaren inguruan antolatutako ekitaldiak ere hasiko dira, eta Korrika aurreko hitzordu nagusietako batek finkatu du jada eguna: Korrikoteak. Oarsoaldeko AEK-k barrikotea antolatu du otsailaren 9an, larunbata, Errenteria-Oreretako Merkatuzarren. Txartelak salgai daude jada 22 euroan Oarsoaldeko lau AEK euskaltegietan, eta ondorengo tabernetan: Errenteria-Oreretako Arkaitza, Sindikato, Landare eta Xera; Lezoko tiñelun; Oiartzungo, Kastron eta Pasai antxoko, Leundan.