Pertsona bat atxilotu dute azken asteetan izan diren lapurretekin lotuta
Lau lapurreta izan dira epe laburrean, Antxon bat eta hiru Trintxerpen
Azken hiru lapurretak Trintxerpen izan dira. Egun argiz izan dira guztiak eta modu berean. Pertsona bakar bat, burua estalita establezimendura sartu eta labanaz mehatxu eginda dirua eraman. Eszena bera errepikatu da Pasaian azken asteetan izan diren lau lapurretetan.
Antxoko Rural Kutxan izan zen lehena eta gerora gertatu dira beste hirurak, errenkan, Trintxerpen, Euskadi etorbideko botika batean eta bi estankotan.
Atzo arratsaldean jakin denez, pertsona bat atxilotu dute lapurreta hauekin lotuta. Ikerketa abian da, eta Herrizaingo Sailak ez du berri gehiagorik zabaldu, baina udalak atxiloketa bat izan dela konfirmatu du.
