Udal Euskaltegian izena emateko epea zabaldu dute
A1, A2, B1, B2 eta C1 tituluak lortzeko matrikula egin ahal izango da, eta erritmo eta ordutegi ezberdinak izango dira aukeran.
Errenteriako Udal Euskaltegian neguko kanpaina martxan jarri dute, eta izena emateko epea zabalik da. A1, A2, B1, B2 eta C1 tituluak lortzeko matrikula egin ahal izango da, eta erritmo eta ordutegi ezberdinak izango dira aukeran. Langabetuek matrikula doan izango dute, eta bestelako hobariak ere izango dira. Izena emateko euskaltegira (Mikel Zabaleta, 14) jo daiteke, 943 44 96 80 telefono zenbakira deitu edota posta elektronikoa erabili.