Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Delituzko ekintzek eragindako arazoei aurre egiteko batzorde iraunkorra sortzea eskatu du EAJk

Arazoa erreala da EAJren ustez eta ez du ontzat eman hura "minimizatu nahi izatea", ezta "gehiegizko alarmarik" sortzea ere, eta gaia borroka politikotik aldentzera deitu du.

EAJko hiru zinegotziak pleno batean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/01/18

Batzorde iraunkor bat sortzea proposatu du EAJk delituzko ekintzek sortzen dituzten arazoei aurre egiteko eta Errenterian “segurtasuna eta ongizatea bermatzeko” neurriak hartzeko. Hilaren 6ko goizaldean herritar batek jaso zuen erasoaren harira eta herrian segurtasunaren gainean sortu den eztabaidari erantzuteko egin du proposamena: “Herritarrek beren kabuz mahai gainean jarri duten arazo honi erantzuna emateko elkarlanerako eta erantzukizunerako deia egin nahi dugu”.

Arazoa erreala da EAJren ustez eta ez du ontzat eman hura “minimizatu nahi izatea”, ezta “gehiegizko alarmarik” sortzea ere, “bere neurrian aztertu behar da, arduraz jokatu, eta lehia politikotik kanpo uztea beharrezkoa dela uste dugu. Arazoa erreala dela bistan da, eta ez du mesederik egiten arazoa minimizatzen saiatzeak, baina ezta kontrakoak ere, hau da, gehiegizko alarma sortzeak”.

Ez da arazo berria EAJrentzat, baina herriko gizon batek jasandako erasoak “gatazka eztanda arazi” duela dio. Udal taldea diren neurrian, bere erantzukizunari ez diola muzin egingo esan du bestalde, EAJk, eta lana behar bezala egin ahal izateko batzorde iraunkor baten sorrera ezinbestekotzat jo du, “segurtasun arazoaren inguruan informazio urria dugulako, oposizioko taldeak ez gaudelako gai horiek lantzen dituzten foroetara deituta; et elkarlanean, guztiok bat eginda, arazoari irtenbidea ematea errazagoa eta posibleagoa izango dela uste dugulako”.

Gaia borroka politikotik aldentzera deitu du, eta konpromisoa hartu du EAJk etekin politikorik ateratzeko ez erabiltzeko: “Kolore politiko guztietako herritarrak batu dira egoera salatzeko, eta guztioi zor diegu talde politikoek ere elkarlanean arazo honi konponbidea ematea”. Arazoa ezin dela ukatu, errepikatu du, baina ez duela nahi Errenteria-Orereta “estigmatizatzea” erantsi du, eta arazoa bere neurrian eta gehiegizko alarmarik gabe, erantzukizunez tratatzera deitu du.

Arazoaren soluzioari ekarpena egiteko bi gauza eskatu ditu alderdi jeltzaleak: informazioa, eta neurriak ezartzeko erabakiak hartzen diren foroetan parte hartu ahal izatea. Galdegin duen batzorde iraunkorraren metodologiaren gainean mintzatu da azkenik, “lantaldea hamabostean behin elkartu eta funtzionamendu egokia bermatzeko, udal gobernuak, beharrezkoa den informazioa helarazi beharko lieke partaideei. Osaketari dagokionean berriz, alkateak, udal talde bakoitzeko ordezkari bat, Udaltzaingoaren ordezkari bat, Ertzaintzaren ordezkari bat, bizilagun elkarte bakoitzeko ordezkari bat eta hezkuntza alorreko ordekari batek hartu beharko lukete parte. Lantaldeak, gainera, egun gaia lantzeko dauden foroekin koordinatuta lan egingo luke”.

Batzorde iraunkorraren sorrera eta funtzionamendua adosteko premiazko bozeramaileen batzordea deitzea eskatu du EAJk.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.