Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Bulkada berrien garaia aurkeztu dute Errenteria-Oreretan

Ernai gazte antolakundeak 'Bulkada berrien garaia da!' dinamika aurkeztu du gaur Errenteria-Oreretako Foru plazan. 40 urte bete ditu gazte mugimenduak.

Bulkada berrien garaia da! 40 urteko gazte borroka izan dute gogoan dinamikaren herriko aurkezpenean
Errenteria-Orereta
2019/01/19

Ernai gazte antolakundeak Bulkada berrien garaia da! dinamika aurkeztu du gaur Errenteria-Oreretako Foru plazan. Herriko gazteek Euskal Herri sozialista eta feminista lortzeko borrokarako prestutasuna agertu dute, eta deia luzatu diete oreretarrei, udaberria aldera egingo diren ekintzak antolatze laguntzeko.

Aurten 40 urte beteko dira aurten Jarrai erakundea sortu zenetik. Hori horrela, gazte mugimenduaren urteurrena gogoratzen duen mural bat margotu dute askoren artean aurkezpenaren aurretik. “Hemen elkartu gara gazte antolakundearen sorreratik egindako lana aitortu eta bulkada berriak gurera ekartzeko asmoz”, adierazi dute ekitaldiaren amaieran eskaini duten prentsaurrekoan. Lau hamarkadako borrokaren barruan, herriko hiru gazte izan dituzte gogoan, “borrokan dena eman zuten Egoitz Gurrutxaga eta Ibon Zabala”, eta Algeciraseko Botafuegos espetxean dagoen Eider Perez.

Dozenaka lagun batu dira gazteek eginiko deialdiari begira, asko dagoeneko gazteak ez direnak. Hala, belaunaldien arteko zubiak aipatu dituzte prentsaurrekoa eman duten bi gazteek: “40 urte hauen oraina gara gaurkoan hemen bildu garen guztiok, gazte borrokan ibilitako belaunaldi ezberdinak, eta elkarren arteko zubiak eraikiz, gazte belaunaldi berriei antolakuntza eta borroka esparruetara batzeko deia luzatu asmoz elkartu gara”.

Iragana, oraina eta etorkizuna lotuz bukatu dute gaurko agerraldia, konpromisorako aldarria eginez: “Bizirik gaude, gazte eta errebelde. Euskal Herri sozialista eta feminista lortu arteko konpromisoan berresten gara gaur hemen, hemen batutako lagunok konpromisoa orainean baitugu. Herriak bultzada behar duelako bultzada, bulkada berriak behar dituelako”.

Udaberriari begira
Gaur aurreratu dutenez, udaberrian hainbat ekintza antolatuko dituzte Bulkada berrien garaia da! dinamikaren barruan. Lehena, erakusketa bat, martxoaren 14tik 22ra bisitatzeko aukera izango dena. Gazte mugimenduaren 40 urteak laburbiltzeko balioko duen erakusketa izango da eta belaunaldien arteko testigantzak batuko dituen hitzaldi batek abiatuko du.

Hil horretarako ere, 30erako, egun osoko jardunaldia antolatuko dute. “Herriko bulkada eguna ospatuko dugu”, adierazi dute Foru plazan. Martxoan banatuko dituzte egun horretarako txartelak, ohiko lekuetan (Arkaitza, Landare eta Sindikato tabernetan).

Bukatzeko, apirilaren 19tik 22ra Lemoan egingo den topagunerako deialdia luzatu dute Oreretako gazteek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.