1-2 galdu du Pasaiak Portugaleteren kontra
Sailkapeneko liderraren kontra galdu arren, lan txukuna egin dute zuri-gorriek
Partidaren aurretik futbol eskolakoei omenaldia egin zieten. Partida zaila izango zela jakinik zelairatu ziren zuri-gorriak Portugaleten kontrako norgehiagoka lehiatzera, eta aurreikusi bezala suertatu zen lehia gerora.
Lehen zatia husna bukatu zuten, baina bigarren zatia hasi eta minutu gutxietara aurreratu ziren markagailuan bizkaitarrak. Banakoa Bernalek 66. minutuan sartutako gol bati esker lortu zuten pasaitarrek, baina sei minutu beranduago sartuko zuen Portugaletek garaipenaren gola. Edonola ere, txukun aritu ziren Jesus Mari Zamoran zuri-gorriak, etsi gabe azkeneraino, eta 3. mailan lehiatzea merezi duen taldea dela erakutsiz.
Datorren partida Santutxuren kontra dute pasaitarrek.
Aste honetan, baloia, Tecomarrek eman du eta zozketan saritutako zenbakiak ondorengoak izan dira:
492 bazkideen arteko zozketan eta 464 zelaiko partidan.
