[Emaitzekin] Jaixki AFT, lider sendo
Jaixki AFTren talde argazkia. Areto futboleko Gizonen Gipuzkoako Lehen Mailan dagoen Jaixki AFTk, lidergoari eusteko garaipen oso ona lortu zuen ostiralean, Berako Gure Txokoaren kantxan 2-3 irabazita. Asko landutako garaipena izan zen. Horrek aukera emango dio beste astebetez lider izateko, izan ere, bigarren eta hirugarren postuetan dauden taldeek euren partidak irabazi zituztelako. Maila horretan, Gaintxu AFTk mailari eusteko borrokan ezinbesteko garaipena lortu zuen ostiralean Bekoerrotan, Idiazabali 4-2 irabaziz. Hemen sartuz gero, Gipuzkoako Lehen Mailako emaitzak eta sailkapena.
Bestalde, Gizonen Eskubaloiko Gipuzkoako Lehen Mailan, lidergoan jarraitzen du Munttarpek, kasu honetan larunbat arratsaldean Donibane Eskubaloiaren kantxan 28-33 irabazi zuelako. Mailan berriak dira lezoarrak, eta iritsi berriak izanda ere, txiki gelditzen ari zaie. Hori bai, esfortzu handiz. Ostiral arratsaldean Munttarperen emakumeen taldeak 31-21 galdu zuen Egian.
Futbolean, Allerruren bi talde nagusiek, gizonenak eta emakumeenak, etxean galdu. Gizonen Allerruk 1-2 galdu zuen Anaitasunaren kontra larunbat arratsaldean Plazetan. Mailako lider da Anaitasuna, eta asko borrokatu ondoren, ezinezkoa izan zen etxean punturen bat uztea. Emakumeek ere liderra jaso zuten, Intxaurdu, larunbatean. Partida onean, 5-7 amore eman behar izan zuten.
Jarraian, herriko talde nagusien emaitzak xehe-xehe:
FUTBOLA
Gizonen Ohorezko Erregional Preferentea
- Allerru-Anaitasuna 1-2
Emakumeen Gorengo Maila
- Allerru-Intxaurdi 5-7
Gizonen Gazteen Ohorezko Maila
- Herrerako Sporting-Allerru 0-3
Gizonen Gazteen Lehen Maila, Kopa
- Landetxa A-Allerru 3-4
ESKUBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Donibane Eskubaloia-Munttarpe 28-33
Emakumeen Gipuzkoako Liga
- Egia-Munttarpe 31-21
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Gure Txokoa-Jaixki AFT 2-3
- Gaintxu AFT-Idiazabal 4-2
SASKIBALOIA
- Kurkubik ez du jardunaldirik izan.
