Pasaiako kirol emaitzak
Almi Elorrietakoren kontra 8-2 irabazita, sailkapeneko lidergoan dira Antxo Areto Futbol taldekoak
Pozik antxotarrak, garaipenak lidergoa eman dielako. Lidergoa eskuratu du Antxoko Futbol Taldeak asteburuan. Larunbatean jokatu zuten, Almi Elorrietakoren kontra, eta antxotarrek nagusitasun osoz irabazi zuten norgehiagoka, emaitza horren erakusgarri: 8-2.
Erritmo biziz zelairatu ziren eta berehala lortu zituzten gol aukerak, partidaren hasieratik markagailuan aurreratuta. Kontraeraso batean lortu zuen talde bizkaitarrak berdinketa, eta atsedenaldirako galduta zuten abantaila(3-2).
Bigarren zatia hasi eta berehala 3 goleko errenta lortu zuten zuri-gorriek, 5-2koarekin jokalari bat gutxiagorekin gelditu ziren etxekoak. Defentsan egindako lan sendoari esker, 8-2koarekin amaitu zuten partida.
Bikain jokatu zuen taldeak, baina klubaren arduradunek nabarmendu dutenez, “harmailak egin zuen lana ezin hobea izan zen”. “Gozada bat da horrelako giroarekin jolastea”, gaineratu dute.
Golegileak: Asier, Mauro (3), Iosu, Erla,Nas eta Txoko.
Futbola
3. Maila
Pasaia 1 – 2 Portugalete.
1. Erregional Preferentea
Gure Txokoa 3 – 1 Trintxerpe.
1. Erregionala, Lehengo fasea, lehen multzoa
Dunboa Eguzki 4 – 1 Trintxerpe.
Pasaia (atsedena).
Sanpedrotarra 3 – 1 Touring.
Emakumeen Gorengo Maila, 1. Multzoa
Trintxerpe 0 – 8 Hondarribia.
Areto futbola
Nazional Liga, 3. Maila
Afantxo 8 – 2 Almi Elorrietakoa.
Gipuzkoako Liga, 2. Maila
Donibane Stokke (partidarik ez ).
Gipuzkoako Liga, 3. Maila
Gamon 2 – 4 IDK Pari Berri.
Seniorrak
Lauburu 2 -1 Trintxerpe.
Eskubaloia
Lurraldeko Lehen Maila
Donibane Eskubaloia 28 – 33 Munttarpe.
Gazteak
Donibane Eskubaloia 37 – 38 Urnieta.
Kadeteak
Leizaran Horia 16 – 22 Donibane Eskubaloia.
Hockey
Pasaiako Trintxer Hockey (Partidarik ez).
