Saharara bidaltzeko janari bilketa egiten ari dira Donibanen
Eliz atariko Gure Dendan, Plazako Mila dendan eta Meipiko Centin jasoko dute janaria
Saharako Estatua aldarrikatu zutela 42 Urte bete dira. Bixi-Bixi elkarteak antolatuta Saharara bidaltzeko janari bilketa egiten ari dira Donibanen. Piztu itxaropena izenburuko kanpainan ari diren parte hartzen sanjuandarrak, Sahararen Aldeko XV. Euskal Karabanarekin elkarlanean.
Otsailaren 25ean irtengo da karabana Euskal Herritik, saharar herriari ahalik eta elikagai gehien eraman eta Tindoufeko (Aljerian) errefuxiatuen kanpamentuetan pairatzen duten elikagai falta gutxitzeko asmoz.
Hegaluzea eta sardinak oliotan, arroza, lekaleak, pasta, konpresak eta azukrea jasoko dituzte datozen bi asteetan, Donibanen, ondoko establezimenduetan: Eliz atariko Gure Dendan, Plazako Mila dendan, eta Meipiko Centi hipermerkatuan.
