Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Hamarretik bederatzi, beteta

Errenteriako Udal Gobernuak jakinarazi du agintaldi hasieran ezarritako ia helburu denak bete egin dituela. Reina aretoan agerraldi berezia egin dute gaur.

gobernu.taldea Gobernu Taldeko kideak, gaurko agerraldian.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2019/01/23

Errenteriako Udaleko Gobernu Taldeak 2015-2019 agintaldiko Legegintzaldi Plana %90ean bete dela jakinarazi du. Zehazki, 2025 Plan Estrategikoaren agintaldirako konkrezio programatikoan jasotakoen %73a burutu du udalak, eta beste %15 egikaritzeko bidean da. Legealdia bukatzeko lau hilabete falta direnean egin du gobernu taldeak agintaldiaren balorazioa, aurrerantzean, udal gobernuko talde politiko bakoitzak — EH Bildu eta Errenteria Irabaziz— hauteskundeei begira bere bidea egingo duelako.

Reina aretoan egin dute agerraldia gobernu taldeko kideek. Zaindutako eszenografian, bi alderdietako zinegotziek parte hartu dute. Litekeena da argazki hori berriz ere ez errepikatzea.

Hiru bloketan banatu dute agintaldiaren laburpena: babes sozialaren alorra, garapen sozioekonomikoaren atala, eta Kalitatezko herria izeneko saila.

Babes sozialari dagokionez, Ion Collar zinegotziak nabarmendu du agintaldiko apustu nagusienetakoa izan dela alor horretan indarra jartzea. Eta azken egunetan zabaldu den datu bat jakinarazi du, enfasia emateko baieztapen horri: Espainiako Estatuan Errenteria da gizarte kohesioan gehien inbertitzen duen herria, ikerketa independente batek jaso duenez —bigarren urtez jarraian du lehen postua alor horretan herriak—. Babes sozial ahaleginean zehaztasunetan sartuz, etxez etxeko laguntzan egindako inbertsioa, gizarte larrialdi laguntzetakoa, eta bazterketa arriskuan dauden familien lanketan egindakoa goraipatu ditu Collarrek.

Horrez gain, gazteentzako 26 etxebizitza komunitarioen egitasmoa, edo gazteentzako 51 etxebizitza dotazionalak garatu eta egin direla aipatu du Collarrek. Alokairu merkatua dinamizatzeko 90.000 euroko partida erabili dela zehaztu du, aldi berean.

Garapen sozioekonomikoa
Julen Mendoza alkateak zehaztu du 2015etik 2,3 milioi euro bideratu direla enplegu planetara, orotara, herritarren artean 289 enplegu sortuz. 2016an zabaldu zen Torrekua egitasmoaren —artisautza eta teknologia berritzaile egitasmoak jasotzen ditu— nahiz Angel de la Guardako enpresa hazitegiaren baliagarritasuna ere aitortu du alkateak, enpresak sortzeko eta ekintzailetza bultzatzeko bidean.

Energia gastuaren murrizketa eman dela aditzera eman du alkateak: hainbat neurri ezarri direlako, tartean hainbat auzotan LED argiak jartzea —hurrengoa Iztieta izango da—, udalaren energia faktura %15 murriztu da. Eta ez hori bakarrik: argiteria berriarekin herriko hainbat zonaldek argi hobea dute, beraz, seguruagoak dira denentzat.

Kalitatezko herria
Agintaldia mugikortasunean egin diren inbertsiorik handienen berri eman du Julen Mendoza alkateak. Agerraldiaren zati honetan indar berezia jarri du alkateak, esanaz, herriko zonalde altuenak eta erdigunea hurbilago egon daitezen igogailu berrien inbertsioa 2,2 milioira iritsi dela. Zentzu horretan, Alabergakoa goraipatu du, esanaz jada herriko erabiliena dela. Beraunen egitekoa den igogailuan lanean ari da jada udala.

Aparkalekuaren alorrean, Igantzin egin dena, nahiz Barandiaran parkearen azpialdean (Pontikan) egitekoak direna aipatu ditu alkateak —200 plazakoa da—, eta atsekabea agertu du Olibeten egitekoa zen beste 200 plazako bat, hitzarmena sinatzear zenean, atzeratu egin behar izan delako. Egingo da.

Zu! Zure Udala arreta zerbitzua izan da, udal gobernuaren ustez, agintaldiko izarretakoa. Herritarrei era erraz, atsegin eta erabilgarrian zerbitzu integrala eskaintzeko asmoa ongi errotu egin da herriko biztanleen artean, eta erabiltzaileen datuetara besterik joatea ez dago hori baieztatzeko. Udalaren barruan eraldaketa garrantzitsua suposatu du udalaren ateak era errazean zabaltzeko egitasmoak.

Garbiketa: urteko 530.000 euroko hazkundea erabili du udalak herriko kale garbiketan eragiteko, hortaz, sei urteko epean —bestelako inbertsio batzuekin, makinarian tartean— 19 milioiko diru ezarpena egitea da asmoa.

Hondakinen kudeaketa: Julen Mendozak harro esan du, agintaldi hasieran ezarritako %60ko bereizketa indizera iritsi dela herria. Hau da, txipdun edukiontzi marroi eta grisaren sistema ondo doala, “eskerrak eman nahi dizkiet herritarrei”.

Lekuona eta Emakumeen Etxea
Agintaldiko bi ikur dira Emakumeen Etxea, eta Lekuona sorkuntzarako espazioa. Indar handia jarri du udalak bi horiek egikaritzerako orduan. Emakumeen Etxea aurki inauguratuko dute, emakumeen partaidetza askearekin sortutako espazioa egin bihurtuko da udaberrian. Lekuonako lanek luzeago joko dute, litekeena da agintaldi berriaren hasierarako egotea bukatua espazioa, “herrian dauden beste ekipazio kulturalen tratore izanen da”.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.