Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Junkal Mintegiak EH Bilduren Pasaiako alkategai izateko hautagaitza aurkeztu du

Igandera bitartean hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dela iragarri du koalizio abertzaleak; otsailaren 2an hautagaiak aurkezteko ekitaldia egingo dute.

Junkal Mintegia lehen lerroan, bere hautagaitza babestu duten lagunek inguratuta.
Pasaia
2019/01/23

Igandera bitartean beste hautagairik aurkezten ez bada Junkal Mintegia antxotarra izango da Pasaiako EH Bilduren alkategaia datozen udal hauteskundeetan. Lau barrutietako 15 bermatzailek babestuta aurkeztu du Mintegiak bere hautagaitza, tartean, Amaia Agirregabiria eta Maider Ziganda alkate ohiak daudela.

EH Bilduk jakinarazi duenez, herri batzarretan jaso dituzten proposamenen artean gehien errepikatu den izena izan da Junkal Mintegiarena, eta antxotarrak erronkari heldu eta hautagaitza aurkeztea erabaki du.

Edonola ere, hautagaitzak aurkezteko epea igandera bitartean (hilak 27) zabalik jarraitzen duela jakinarazi du koalizio abertzaleak, eta “edozein bilkidek bere burua aurkez dezakeela” ohartarazi, beti ere 15 abalez lagunduta. Horretarako webgune bat du martxan EH Bilduk, azaldu dutenez, “Euskal Herri osoko zerrenden aukeraketarako tresna”. Hautagai bat baino gehiago aurkeztuko balitz, haien artean aukeratu beharko lukete EH Bilduko kideek.

Azkenik, otsailaren 2an Antxoko Kultur Etxean ekitaldia egingo dutela aurreratu dute, hautagaitza bakarra izanez gero, alkategaia aurkezteko, eta hautagaitza bat baino gehiago izanez gero, denak aurkeztuko, gerora EH Bilduren oinarriek horien artean hauta dezaten.

Hautagaiaren profila

52 urteko antxotarra da Junkal Mintegia. Pasaia-Lezo Lizeoko lehendakari izandakoa, gaur egun kultura dinamizatzailea da Errenteriako Udalean, eta oso pertsona ezaguna da hainbat herri mugimendutan partaide aktibo izateagatik.

Haren bermatzaileak ondokoak dira: Miguel Mari Torrea, agintaldi honetan Pasaiako Udalean EH Bilduko bozeramailea; Amaia Agirregabiria eta Maider Ziganda alkate ohiak; Aitor Askasibar Ezama, Miren Berasategi Mora, Izaskun Biurrun Ledesma; Ramon Illarregi Elberdin, Amaia Irulegi Eizagirre, Agustin Migeltorena Larraburu, Miren Murua Arrizabalaga, Peio Sanz Garcia, Lurdes Sistiaga Lujanbio; Karmele Sistiaga Toledo, Iker Rodriguez Serantes eta Ane Zubizarreta Gonzalez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.