Udalak muturreko fenomeno meteorologikoen aurrean tentuz ibiltzeko eskatu du
Gaurko eta biharko alerta laranja ezarri dute
Euria gogotik, itsaso eta haize zakarrak eta errekastoak uraz gainezka. Horixe panorama oraintxe bertan badia inguruan. Hori dela eta Pasaiako Udalak oharra kaleratu du, herritarrei muturreko fenomeno meteorologikoen aurrean zuhurtziaz joka dezaten eskatzeko.
Udalak ohartarazi duenez gaurko eta biharko alerta laranja ezarria du Eusko Jaurlaritzak, eta halakoetan beti gogoan ibiltzea komeni diren gomendioak zerrendatu ditu:
- San Pedro eta Donibaneko puntetako pasealekuak itxi dituzte eta hara ez gerturatzeko eskatu dute.
- Haizete protokoloa martxan jarri dute.
- Ez ibili eta ez aparkatu itsasotik gertu dauden errepideetan.
- Urrundu olatuak hausten diren lekuetatik (harkaitzak, kai-muturrak, kaiak)
- Ez hurbildu itsas pasealeku, kai-mutur eta itsaslabarretara.
- Ahal dela, ez erabili ontziak, eta amarrak berrikusi.
- Ez egin uretako kirolik.