Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kalitatezkoa, euskalduna eta anitza

Astelehenean zabalduko dute matrikulazio kanpaina, eta otsailaren 8a bitartean izango dute eskolan hasi behar duten haurren gurasoek ikastetxe publikoetan izena emateko aukera. Online egiten dutenen kasuan otsailaren 7a izango da azken eguna. Hiru ikastetxeetako ordezkariek euskal eskola publikoaren alde egitera deitu dituzte gurasoak.

Zarra, Sesen, Herranz eta Ostolaza.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/01/25

Errenteriako Euskal Eskola Publikoaren matrikulazio kanpaina aurkeztu dute gaur Itziar Ostolaza Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak, eta Leire Zarra Koldo Mitxelena ikastetxeko zuzendariak, Sara Herranz Cristobal Gamon ikastetxeko zuzendariak, eta Pili Sesen Bizarian Ikastolako zuzendariak. Kalitatezkoa, euskalduna eta anitza, hala definitu dute Errenteriako ikastetxe publikoen eskaintza. Hiru ikastetxeetako zuzendariak lehenengo aldiz egingo dute aurten kargu horretatik matrikulazio kanpaina, izan ere, hirurak heldu berriak dira zuzendaritzetara, “aurtengo ikasturtean erronka hori gehitu zaie ikastetxeei zuzendaritza talde berriak, eta lidergo berriak, horrekin batera haize berriak ere”, esan du Ostolazak.

Errenteriak hezkuntza eskaintza zabala eta anitza duela nabarmendu du Ostolazak, harrotasunaz, “familiek badutelako hautua egiteko aukera eskaintza zabal horren barruan, eta udaletik indartu nahi dugu gure herriko haurrek herrian bertan ikasi dezaten, herriko ikastetxeetan matrikula daitezela”. Horren harira, gogora ekarri du aurten ere lehenengo aldiz matrikulatu behar duten haurren familiei ikastetxe publikoen eskaintza azaltzen duen esku orria helarazi diela udalak.

Urtean zehar herriko hiru ikastetxe publikoek egiten duten lan eskerga nabarmendu du zinegotziak eta aitortu urtetik urtera udala eta ikastetxe horien arteko “harremana, elkarlana eta inplikazioa” handiagoa dela, eta ikastetxe ezberdinen arteko elkarlan horrek herria egiten duela nabarmendu du: “Eskola ezberdinetan dabiltzan haurrak elkar ezagutzeko aukera izatea, topaguneak sortzeko erantzukizuna badu udalak. Kasu honetan eskola publikoan hiru ikastetxe ditugu, hezkuntza proiektu bateratuekin ezberdintasunak ezberdintasun, euskara hutseko  eskaintzarekin, eta gainera lan handia egiten dutena hizkuntzaren normalizazio prozesuan”.

Zarrak, Herranzek eta Sesenek zehaztu dituzte hiru herri ikastetxeen ezaugarriak. 2-16 urte arteko eskaintza egiten dutela eta ikastetxeetako batek, Koldo Mitxelenak, 18 urtera arteko eskaintza egiten duela zehaztu dute: “Ibilbide bat egiten dugu eta adinez adin arduratzen gara ikasleen garapenaz. Garapen hori integrala da gainera, arlo oso ezberdinak lantzen ditugulako, ahalik eta ikasleri konpetitiboena lortzeko, prestatuena: arlo afektiboa, motorikoa, hizkuntza, eta noski arlo pedagogikoa eta kurrikularra”.

Horren guztiaren ardatza euskara dela nabarmendu dute, euskara irakatsi eta euskaldundu egiten dutela, eta aniztasuna eta hezkidetzan heztea, eguneroko errealitatea dugu, “jatorri ezberdinetako ikasleak ditugulako, egoera ezberdinekin eta gure ikastetxeak irekiak, anitzak eta zabalak dira, eta bertan konpetentziak lantzeaz gain elkarbizitzari izugarrizko garrantzia ematen diogu, modu kooperatiboan ere lan egiten dugu. Publikoak duen aniztasun hori aberasgarria da, eta gizartean mugitzeko estrategia gehiago garatzen dituzte gure ikasleek”. Herri ikastetxeak, gizartearen isla direla erantsi dute hirurek.

Irakasleen prestaketaz aritu dira, “etengabea” dela diote, mugimendu handia daudela gainera, eta horrek “freskotasuna” ematen diola hezkuntza proiektuari, “urtero-urtero ari gara formatzen gizartea aldatzen den neurrian egokitzeko egoera guztietara. Errekurtso material asko ditugu eta oso garrantzitsuak dira, baina errekurtso garrantzitsuena giza baliabideak dira, eta horretan ikaragarrizko altxorra dugu, irakasleria gure eskoletan punturik indartsuena delako”.

Udalarekin elkarlana “etengabea” dela esan dute, bestalde, eta herrian antolatzen diren dinamiketan aktiboki hartzen dutela parte, “Atlantikaldia, Euskaraldia, agenda 21 proiektua… herriarekin bat egiten”.

Hiru ikastetxeen artean 12 urtera arteko 1.900 bat ikasle biltzen dituzte. Eskola publikoa zergatik hautatu behar duten gurasoek galdetuta, kontrako galdera egin du Herranzek, “zergatik ez?  Denentzako lekua dago, kalitatezkoa da, euskalduna. Hezkuntza eskubide bat da, eta eskola publikoak hori bermatzen du”.

Astelehenean zabalduko dute matrikulazio kanpaina, eta otsailaren 8a bitartean izango dute eskolan hasi behar duten haurren gurasoek ikastetxe publikoetan izena emateko aukera. Online egiten dutenen kasuan otsailaren 7a izango da azken eguna. Hiru ikastetxeetako ordezkariek euskal eskola publikoaren alde egitera deitu dituzte gurasoak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.