Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Beraungo kirol gunea berritzeko hitzarmena sinatu dute udalak eta aldundiak

Gaur sinatu dute hitzarmena udalak eta aldundiak. Gaur sinatu dute hitzarmena udalak eta aldundiak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/01/28

Mikel Odriozola atletismo estadioa eta Beraungo futbol zelaia osatzen duten kirol gunea berrituko du udalak. Harmailak eta atletismo pistaren zati bat estaliko dira, baita zelaiko sarrera ere, eta belar artifiziala berrituko dute.  Futbol 11ko zelaia mendebalderantz mugituko dute, eta futbol 5eko zelai berri bat atondu. Ureztatze instalazioa, kirol ekipamendua, eta baloiak gelditzeko sare hesiak hobetuko dituzte azkenik.

Guztira, 1.512.103 euroko inbertsioa egingo du udalak kirol gunea berritzeko, eta horietatik 480.000 euro Gipuzkoako Foru aldundiak jarriko ditu; hau da, lanen kostu osoaren %32a.  Gaur goizean sinatu dute hitzarmena Julen Mendoza alkateak eta Denis Itxaso  Kirol diputatuak, eta haren gaineko xehetasunak eman dituzte.

Proiektuaren helburua bereziki harmailen estalpea bi alboetara zabaltzea dela azaldu du Mendozak, “horrek onurak ekarriko dizkio kirol guneko beste eremuei, besteak beste, ura sartzen zelako gimnasiora eta tabernara euria egiten zuenean. Estadio kanpoan, gainera, beste estalpe bat jarriko da gurasoak zain izaten direnean ez bustitzeko. Futbol zelaia mugituko da beste zelai txikiago bat egiteko eta atletismo pista hobetu egingo da. Estadioaren alde batean estalpe bat jarriko da aldi berean, atletek bertan entrenatzeko aukera izan dezaten euria egiten duenetan. Azken hori atletismo taldeak egindako eskaera da”.

Kirolaren gaia udalarentzat garrantzitsua dela esan du Mendozak, “kirola klabea da pertsonen garapenerako, baina ez hori bakarrik, kohesio sozialerako elementu oso garrantzitsu bihurtu da”. Eskerrak eman dizkio aldundiari eta Itxasori, “diru laguntza hauek garrantzitsuak direlako instalazioetan hobekuntzak egin ahal izateko”.

Udalek egiten duten ahalegina eskertu du Itxasok bere aldetik, “badakigu kirol ekipamenduak mantentzea kostu handiko atala izaten dela, kirol ekipamenduak garestiak dira mantentzen are gehiago zabaldu edo berritu nahi baditugu. Errenteriak, historikoki, Gipuzkoako hirugarren herria izanik, paper garrantzitsua jokatu izan du kirol instalazioetan. Udalari eskerrak eman nahi dizkiogu, beraz, bere lehentasunen artean kirol ekipamenduak berritzearen aldeko apustua egiteagatik”.

Diru laguntza testuinguru jakin batean emango duela aldundiak zehaztu du, bestalde, “2017an kirol ekipamenduen plan bat onartu genuen. 2020. urtera arte, 10,6 miloi euro bideratuko ditugu, udalek bideratuko dituzten diru zatiekin 53,8 miloi euro izango dira, 55 udalerri izango dira onuradun, eta 567.000 biztanleri eragingo diete egiten ari diren eta egingo diren lanek”.

Lan horiek egiteko bi urteko epea izango du udalak, beraz, hitzarmenean sinatutakoaren arabera, 2020ko abenduaren 31rako amaituta beharko dute lanak. Aldundiaren laguntza ere zatituta jasoko du udalak, 220.000 euro 2019an; eta 260.000 euro 2020an.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.