Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

[Bideoa] Lehen eskutik zabaldu dute euskal presoen errealitatea

Gu!azen dinamika egin zuten larunbatean Gaztañoko auzotarrek. Helburua, euskal presoek bizi duten egoera zabaltzea.

Lehen eskutik zabaldu dute euskal presoen errealitatea
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/01/28

Gu!azen dinamika egin zuten larunbatean Gaztañoko auzotarrek. Helburua, euskal presoek bizi duten egoera zabaltzea, mahai gainean jartzea, eta horretarako jaia eta aldarrikapena uztartu zituzten larunbatean. Aitzol Gogorza, Mikel Arrieta eta Eider Perez euskal presoak auzokideak dituzte. Lehenengo biak, larri gaixo daude; Perez eta bikotekidea espetxean daude, eta semea dute, motxiladun haurra da.

Goizetik postalak idatzi eta murala egin zuten. Eguerdi partean berriz, auzo basoan hiru gaztainondo landatu zituzten, Perez, Arrieta eta Gogorzaren amek auzotarrek babestuta.

Arratsaldean haurren jolasak heldu ziren. Baita solasaldia ere. Zortzi preso ohik beren esperientzia kontatu zuten eta bildutakoen jakin mina ase eta galderak erantzun zituzten. Atxiloketa unea, komisariatik pasatzea, espetxea, isolamendua, bidaiak, espetxean ama izatea, aske irteteko uneak… Zehaztasunez eta bakoitzak beretik kontatu zituzten. Oier Gomez izan zuten gogoan. 2017an eten zioten espetxe zigorra Frantziako Estatuan eta larunbatean zendu zen preso ohia gaixotasun larri baten ondorioz. Gogorza eta Arrietaren egoerari ere erreparatu zioten: “espetxea gogorra bada, gaixorik egonik are gogorragoa da. Egoera zaila da benetan”.

Gaixorik dauden presoak etxean behar dutela berandu baino lehen esan zuten, “denak ekarri behar ditugu, baina larri gaixo dauden presoen egoera lehentasuna da”. Lanean jarraitzera deitu zuten gainera, euskal presoen eskubideen alde egitera, “halako solasaldiak, eta antzeko espazioak antolatzea garrantzitsua da egoera gizarteratzeko”.

Bertso afariarekin amaitu zuten larunbateko ekintza sorta. Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek girotu zuten azken txanpa.

Antolatzaileak pozik azaldu dira  erantzunarekin, eta batez ere eskerrak eman dizkiete bizilagunei solasaldirako zein bertso afarirako jatekoak haien kontura izan baitziren. Ondokoa, Gu!azen dinamikak goizeko ekintzekin egindako bideoa da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.