Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gobernu taldeak agintaldiaz egindako balantzea "osatugabea" dela esan du PSE-EEk

Balantze horretan ez diola gobernu taldeak autokritikari tarterik utzi, eta kudeatu ez dituen hainbat kontu bereganatu dituela leporatu dio alderdi sozialistak.

PSE-EEko ordezkariak atzoko plenoan
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/01/28

“Osatugabea” eta “faltsukeriekin” egin duela agintaldiaren gaineko balantzea gobernu taldeak esan du PSE-EEk. Balantze horretan ez diola gobernu taldeak autokritikari tarterik utzi, eta kudeatu ez dituen hainbat kontu bereganatu dituela leporatu dio alderdi sozialistak. Agintaldi honetan martxan jarri diren azpiegitura garrantzitsuenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun sailaren %85eko finantziazioarekin egin direla ez duela aipatu gobernu taldeak balorazio horretan salatu du PSE-EEk: “Alaberga eta Galtzarabordako igogailuen kasua da. Harrigarria da, bestalde, Lekuonaren kudeaketarekin pozik azaltzea. Izan ere zortzi urte pasa dira eta oraindik ez da martxan, diru gehiago suposatuko du, arrazoia eman digute eta azkenean liburutegia jarriko dute”.

Aparkalekuez ere mintzatu da alderdi sozialista. Gobernu taldeak ez omen du bete alor horretan ere: “Konponbidea emango zutela agindu zuten Olibet eta Pontikan aparkalekuak eginda”. Eraikitzen ari diren gazteentzako zuzkidurako 51 etxebizitzen gainean aritu da, bestalde, “bere egin du proiektu hori gobernu taldeak, 2008az geroztik geldirik zegoen akordio bat berrartu zuena alderdi sozialista izan zenean. Gazteentzako alokairua ordaintzeko laguntzen proposamena ere PSE-EErena izan zen, eta duela bi urte proposatu genuenean ez zuten babestu”.

Langileekin gatazka sortzea leporatu dio azkenik gobernu taldeari, “TAO eta garabi zerbitzuko langileak kaleratu, egoera larria eragin zien langile eta haien familiei, eta 800.000 eurotik gora ordaindu behar izan ditu indemnizazioetan. Lan gatazka du gainera, Errenteria Musikal eta Udaltzaingoarekin. Agintaldi honetako kudeaketak ez die erantzun Errenteriak zituen arazo larrienei: trafikoa, aparkalekua, segurtasuna, etxebizitza soziala, garbiketa, eta hiri mantenua. Aldebakarreko erabakiak hartu ditu gobernu taldeak, kontsentsu eta akordioak bilatu gabe”.”

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.