Otsailaren 9an, Lezoko Aiton Bordaren batzar orokorra
Aitor Borda Lezoko erretiratuen etxeko bazkideak batzarrera deitu dituzte otsailaren 9rako (larunbata). Ohiko Batzar Orokorra izango da, eta bertan lau puntu landuko dituzte 17:00etan lehen deialdian eta 17:30ean bigarrenean hasiko den bilkuran.
Ondokoak dira bazkideek aztertuko dituzten gaiak:
- Aurreko akta irakurtzea, eta behar bada, onartzea.
- 2018ko diru kontuen berri ematea.
- 2019ko aurrekontuak.
- Eskariak eta galderak.