Euskal Herriko Mus Txapelketa Trintxerpera heldu da
Larunbatean jokatuko dute kanporaketa, Trintxer elkartean
Lehengo astean Pasai Antxon jokatu zuten, eta aste honetan Trintxerpera heldu da. Euskal Herriko Mus Txapelketak Trintxer elkartean du hurrengo geltokia, larunbatean (otsailak 2), 16:00etatik aurrera.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, jokatu nahi duten bikoteek, elkartean ez ezik, barrutiko ondorengo tabernetan eman dezakete izena: Erdibana, Trintxer, Avenida, Harpo, Azkuene eta Robinson tabernetan.
Trintxerperako lau sari iragarri dituzte:
Bikote irabazlearentzat, pintxo dastaketa bat Dax tabernan, bi enpanada eta bi botila ardo onduak Trintxer tabernak eskainiak, Lito Arrainak enpresak eskainitako arrain lotea, eta Sonesa Kirolak-en elastiko eta galtzerdi termikoak.
Bigarren bikotearentzat, bi pertsonentzako afaria Erdibana tabernan; Trintxer Harategiko bi txuleta, eta Azkuene tabernak eskainitako ardo botila kaxa.
Hirugarren bikotearentzat, Harpo tabernaren enpanada bat; La Compra dendako produktu sorta, eta lau xanpain botila Robinson Pub-aren opari.
Laugarren bikotearentzat, Bar Maiten Hamaiketakoa, lau ardo botila Avenidak eskainiak, eta Trintxer Elkarteak oparitutako bi sagardo botila.
Zazpi lurraldeetako finalak otsailaren 23an jokatuko dituzte eta Euskal Herriko finala, martxoaren 16an, Lizarran.