Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'¡Salven al Buchenhain!' filma emango dute ostiralean

'Buchenhain' zamaontzia Donostiako Zurriola hondartzan hondoratu zen 1976ko azaroaren 26an. Urperatuak, 1900-1975 erakusketaren barruan antolatu dute emanaldia.

Buchenhain zamaontzi alemaniarra.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/01/30

¡Salven al Buchenhain! filma emango dute ostiralean Xenpelar Etxean Urperatuak, 1900-1975 erakusketaren barruan. Buchenhain zamaontzia Donostiako Zurriola hondartzan hondoratu zen 1976ko azaroaren 26an. Angel Lerma, ikus entzunezkoen aitzindariak zamaontzi alemaniarraren gorabeherak bildu ditu film horretan, flotarazte saioak eta ontziaren desegitea Fernando Mikelajauregi kazetariak kontatuta. 1977. urtekoa da filma. Xenpelar etxean izango da emanaldia 18:30ean.

Urperatuak, 19000-1975 erakusketa otsailaren 9aarte zabalik izango dela gogorarazi dute bestalde. Ana Benito Aranzadi Zientzia Elkarteko kidearen, eta Javier Mazpule Arkeolur elkarteko kidearena da erakusketa. Besteak beste, gerra garaian Kantauri itsasoan izandako gertaeren berri ematen duten naufragioak presente daude bi ikerlariek atondu duten erakusketan. Horrela, 1918an Alemaniako itsaspeko batek torpedoz eraso eta hondoratu zuen Lyndiane merkataritza-ontzi frantsesa; Espainiako Gerra hasieran 1936an Pasaiako Portua erabili ezin uzteko asmoz tropa matxinatuak iristear zirela bokalean gurutzatu zuten Jata Mendi merkataritza ontzia; 1937an Matxitxako batailan Canarias gurutzaontziak borroka latz eta desorekatu batean hondoratu zuen Euskadiko Itsas Gudarosteko Nabarra bou motako itsasontzi ospetsuaren gainekoak bilduta daude erakusketan.

Gerrarekin lotutakoak baina ez dira bakarrak erakusketan eta  1907an Biarritzeko hondartzaraino herrestan eramandako Padosa belaontzi suediarra, 1930ean Biarritzeko itsasargiaren ondoan enbata batek txikitu zuen Knebworth baporezko ikatz ontziak, eta ekaitzaren erasoarekin Kontxako hondartzan hondarturik amaitu zuten Mamelena baporezko arrantza ontzia eta Ricardo belaontzi asturiarrak ere badute leku erakusketan.

Arrantza ontziek izandako zoritxarreko ezbeharren gaineko informazioa ere bildu dute. Getariako Lurdesko Ama eta Jose Ignaciorena, Orioko Amesti Mendi ontzien gilak eguzkitan gelditu eta  eta arrantzale bana galdu zituzten 1949an; Orioko barran irauli eta tripulazioaren zati bat itota galdu zuen Orioko Virgen Carmeli ontziak, itsas zabalean hondoratu zen Bermeoko portuko Edison ontzia, edota 1944an Pasai Donibaneko Santa Isabel gazteluaren alboan talka egin zuen Petracho ontzia ere erakusketa horretan da.

XX. mendeko bi enbata handiak ere jaso dituzte erakusketan: 1912koa, nagusiki Bermeo txikitu zuena, eta 1961ekoa, Getariako Izarra eta Donostiako Mirentxu arrantza ontziak urperatu zituena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.