Alkategaiaren aukeraketa prozesua bihar amaituko du EH Bilduk
Reina aretoan egingo du herri batzarra koalizio subiranistak 18:30ean hasita.
Herri batzarra egingo du bihar EH Bilduk. Koalizio subiranistak herri programa itxiko du bihar, eta alkategaiaren aukeraketa prozesua amaituko du. Julen Mendoza alkateak ez dela aurkeztuko maiatzeko udal hauteskundeetara jakinarazi zuen pasa den ostiralean, eta zerrendaburu berria nor izango den biharko batzar horretan jakinaraziko du EH Bilduk.
Reina aretoan izango da herri batzarra, 18:30ean hasita.