'Emakumeak munduko iraultzetan' zikloa antolatu du Harremantxok
Zine zikloa bat da, eta igandeetan izango dira proiekzioak, kultur etxean.
Harremantxo, Pasai Antxoko talde feministak zine zikloa antolatu du Emakumeak munduko iraultzetan izenburupean. Zine emanaldiak igandetan izango dira, kultur etxean, 18:30ean.
Antolatzaileek adierazi dutenez, “munduan zehar eman diren iraultzatan emakumeek jokatu duten paper garrantzitsua” ezagutzera eman nahi dute, emakumeak protagonista dituen historiaren pasarteak oharkabean igaro direla jabetuta.”Guk horretako tartea hartuko dugu hurrengo hilabeteetan”, adierazi dute, eta herritarrak gonbidatu dituzte emanaldietara.
Lehen emanaldia otsailaren 10ean izango da, eta Kubako iraultza izango du protagonista. Bigarren emanaldia, martxoaren 31n izango dena, Mexikon jarriko du fokua, herrialde zapatistetan, Azkenik, hirugarren eta azken saioan, Kurdistan hartuko dute hizpide. Maiatzaren 17an izango da azken saioa.