Hobariak etxebizitza jaurlaritzaren bitartez alokatzen dutenentzat
Eskaerak bihartik aurrera aurkez daitezke
Hobariak eskaintzen dituzte udalek etxebizitza hutsak alokairuan jartzen dituzten herritarrentzat. Hala iragarri du Pasaiako Udalak, eta zehaztu du jaurlaritzak kudeatzen duen Etxebizitza Hutsak programan parte hartzen ari direnek, orain dutela hobariak eskatzeko tenorea. Zehazki bihartik (otsailak 1) aurrera eta martxoaren 15era bitartean aurkez ditzakete eskaerak.
Eskatzaileek Bizigunerekin egindako mandatu kontratua aurkeztu behar dute hobarietarako eskaria egiterakoan.