Komun publiko berriak Trintxerpen eta Antxon
08:00etatik 24:00etara egongo dira erabilgarri, gaurtik aurrera egunero
Berez garbitzen diren komun publiko berriak jarri ditu Pasaiako Udalak Trintxerpeko Gernika plazan eta Antxoko Gure Zumardian.
Jakinarazi duenez, 107.500 euro inbertitu dituzte komun berrietan, eta lanen ardura Olprim ingeniaritza eta zerbitzuak enpresak izan du.
Atzo bukatu zituzten komun berriak atontzeko lanak eta gaurtik erabilgarri daude, zehaztu dutenez, egunero, 08:00etatik 24:00etara.