Migratzaileentzat arropa bilketa egingo du gaztetxeak
Txamarrak, galtzontziloak, gerrikoak, txanoak, eskularruak, mauka luzeko kamisetak, galtzak, zapatak eta motxilak eskatu dituzte gaztetxetik.

Migratzaileentzat arropa bilketa egingo du gaztetxeak bihar. Negua izanik, Irundik igarotzen diren migratzaileek bidean aurrera egiteko arropa egokiak behar dituztela esan dute bilketaren antolatzaileek. Batez ere S eta M tailetako arropak behar dituzte, zehazki, txamarrak, galtzontziloak, gerrikoak, txanoak, eskularruak, mauka luzeko kamisetak, galtzak, zapatak eta motxilak.
Bihar, ostirala, egingo dute bilketa gaztetxean 18:00etatiik 20:00etara.