TAO zerbitzua ordaintzeko epea zabaldu du udalak
Atzo zabaldu zuen eta martxoaren 5era arte izango da tasa hori ordaintzeko aukera. Helbideratutako ordainagiriak azken egunean, hau da, martxoaren 5ean kargatuko dituzte.
TAO, bide publikoan aparkalekua arautzen duen zerbitzuaren tasa ordaintzeko borondatezko epea zabalik dela jakinarazi du udalak. Atzo zabaldu zuen eta martxoaren 5era arte izango da tasa hori ordaintzeko aukera. Helbideratutako ordainagiriak azken egunean, hau da, martxoaren 5ean kargatuko dituzte. Helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, posta bidez igorriko ditu udalak, eta Zu! Arreta Zerbitzuan edo edozein entitate laguntzailetan ordaindu ahalko dira.
Dagokion kuota ordaintzeko ordainagiririk ez duten herritarrek, berriz, Zu! zerbitzura joan beharko dute astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara, edo astearte eta ostegunetan 07:30etik 20:00etara ordainketa egin ahal izateko, bertan emango baitiete ordainagiriaren kopia bat.